289. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Alkatetzaren eskumenak eskuordetzan ematearen bukaera

Uharteko Udalak, 2021eko abenduaren 13ko Alkatetzaren ebazpen baten bidez, honako dekretu hau onetsi zuen:

Alkatetzaren dekretua, bukarazteko Alfredo Arruiz Sotés alkatearen absentzian izandako eskumenen eskuordetzea.

–Egintzaren oinarriak:

Alkatetzaren 2021eko abuztuaren 19ko 2021-0645 Ebazpenaren bidez, erabaki zen luzatzea Edorta Beltzunegi López lehen alkateordearen aldeko alkatetzaren eskumenen eskuordetzea, titularraren baja medikoa luzatzearen ondorioz.

2021eko abenduaren 13an, bukatu egin da alkatearen laneko kontingentzia arrunteko egoera, titularrak alta harturik, eta, beraz, bukarazi behar da lehen alkateorde Edorta Beltzunegi Lópezen alde egindako eskumenen eskuordetzea.

–Zuzenbideko oinarriak:

Hori guztia, bat etorriz 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluarekin eta harekin bat datozenekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua); betiere, aipatutako ebazpenak ematen den egunetik aurrera izanen du indarra.

EBAZTEN DUT:

1. Bukatutzat ematea, 2021eko abenduaren 13tik, Edorta Beltzunegi López lehen alkateordearen alde egindako eskuordetzea, hots, Alkatetzari dagozkion eskudantziak eskuordetzan ematea.

2. Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Uharten, 2021eko abenduaren 13an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2117339