289. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

2022rako zerga-tasa, indize eta koefizienteak. Behin betiko onespena

Elgorriagako Udalak, 2021eko urriaren 20an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2022tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize eta koefizienteak. Iragarkia 2021eko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 9ean.

Nafarroako Toki administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru lege hori maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez aldatu zen), eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu xedapen orokorra behin betiko onetsi eta osorik argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lehena.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 13. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, ondoko karga-tasak, indizeak eta koefizienteak onetsi dira 2022rako:

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,15.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %10.

Gehikuntzaren sortzealdi guztietarako karga-tasa bakarra ezartzen da, %10, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan zehaztutako koefizienteak aplikatuko dira. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 58.2 artikuluan xedatuari jarraikiz koefizienteak aldatzen badira, 2022ko ekitaldirako foru legean ezarritakoak aplikatuko dira.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %3ko igoera ekartzeko adinako errekargua aplikatuko zaie tarifa ofizialei. Aplikatzeko indizea: 1,03.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5.

Bigarrena.–Zerga-tasa hauek 2022ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, eta ondorio juridiko osoak izanen dituzte.

Erabaki honen aurka, honako errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Elgorriagan, 2021eko abenduaren 20an.–Alkatea, Ane Otxandorena Juanena.

Iragarkiaren kodea: L2117822