289. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udal honetako alkateak 2021/296 Ebazpena eman du abenduaren 9an. Hona hemen:

COVID-19aren pandemiak eragindako familia-konfinamenduarengatik, jarraikiz Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 47. artikuluei.

Eta nire eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkate gisa ditudan eskudantzia guztiak uztea lehen alkateorde Israel Jacoste Encisoren esku, karguan jardun dezan nire ordez, 2021eko abenduaren 10eko 00:00etatik aurrera.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, eta honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2021eko abenduaren 9an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2117403