289. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2632/2021 Ebazpena, 2021eko abenduaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko Gobernu Kontseiluak 2021eko abenduaren 16an onetsi zuen “Erabakia, irakasle eta ikertzaileen Lan Publikoaren Eskaintza onesten duena, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege Dekretuan ezarritako egonkortze tasari dagokiona”.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, Gobernu Kontseiluak 2021eko abenduaren 16an hartu zuen erabakia argitaratzeko agintzen dut. Erabaki horren bidez, irakasle eta ikertzaileen Lan Publikoaren Eskaintza onetsi zen, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege Dekretuan ezarritako egonkortze tasari dagokiona.

“ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ ONESTEN BAITA NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO IRAKASLE ETA IKERTZAILEEN LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA, ENPLEGU PUBLIKOAN BEHIN-BEHINEKOTASUNA MURRIZTEKO NEURRI URGENTEEI BURUZKO 2021EKO UZTAILAREN 6KO 14/2021 ERREGE LEGE DEKRETUAN EZARRITAKO EGONKORTZE TASARI DAGOKIONA

Enplegu Publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege-Dekretuak bere 2. artikuluan baimendu egiten du, 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 2017ko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.bat.6 artikuluan eta 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 2018ko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.bat.9 artikuluan ezarritakoaz gainera, aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat, barne hartuko dituena Administrazio Publikoetan dauden lanpostu-zerrenda, plantilla edo giza baliabideak antolatzeko bestelako modu batzuen barnean nahiz kanpoan dauden eta aurrekontua edukita, gutxienez 2020ko abenduaren 31 baino lehenagoko hiru urteetan behin-behinean eta jarraian beteta egon diren egiturazko lanpostuak.

Artikuluaren arabera, egonkortze prozesu horiek antolatzen dituzten lan eskaintzak 2021eko abenduaren 31 baino lehen onetsi eta argitaratu behar dira dagozkion aldizkari ofizialetan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, irakasle eta ikertzaileei dagokienez, Gobernu Kontseiluaren 2017ko urriaren 24ko Erabakiaren bidez onetsi zuen Lan Publikoaren Eskaintza, langile horientzat 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 2017ko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen bidez baimendutako egonkortze tasa jasotzen zuena.

Beraz, orain Lan Publikoaren Eskaintza berri bat onetsi behar da, Enplegu Publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege-Dekretuan ezarritako egonkortze baldintzak betetzen dituzten lanpostuak barne hartuko dituena.

Ikusirik Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

kasle eta Ikertzaileen Batzordeari eta kontratupeko irakasle eta ikertzaileen Enpresa Batzordeari honen berri eman eta entzun ondoren.

Eginik bere txostena Irakaskuntza Batzordeak, 2021eko abenduaren 9an egin zuen bileran, Irakasleen gaietarako errektoreordeak proposaturik, hau da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gobernu Kontseiluak, 2021eko abenduaren 16an egin duen bileran, hartu duen

ERABAKIA:

“Lehena.–Lan Publikoaren Eskaintza onestea.

Onesten da irakasle eta ikertzaileen Lan Publikoaren Eskaintza, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege Dekretuko bigarren artikuluan ezarritako egonkortze tasari dagokiona.

Honako hau da eskainitako ikaspostuen kopurua, denak txanda irekikoak:

KIDEGOA

TALDEA

LANPOSTUAK GUZTIRA

Unibertsitateko titularra

A1

3

Kontratupeko irakasle doktorea

24

Sartutako lanpostuak erabaki honen eranskinean adierazitakoak dira.

Bigarrena.–Hautaketa prozesuak.

Lan Eskaintza honetatik eratorritako hautaketa prozesuak arautzen dituzten oinarri espezifikoak 2022ko abenduaren 31 baino lehen argitaratu beharko dira.

Hirugarrena.–Jakitera ematea.

Erabaki hau helaraztea Irakasleen Gaietarako Errektoreordetzari, Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Errekurtsoak.

Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak eta Unibertsitatearen Estatutuen 144.1 artikuluak ezarritakoaren arabera, erabaki honek administrazio bidea agortzen du. Interesdunek zilegi dute erabaki honen aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzea Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegietan, zuzenean. Bi errekurtsoetarako epeak erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Iruñean, 2021eko abenduaren 16an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA

Lanpostuen xehetasuna

Unibertsitateko titularren lanpostuak.

–Lanpostu zk.: 4530.

Kidegoa: Unibertsitateko titularra.

Saila: Osasun Zientziak.

Jakintza-arloa: Fisioterapia.

Tuterako campusa.

–Lanpostu zk.: 4664.

Kidegoa: Unibertsitateko titularra.

Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.

Jakintza-arloa: Ingeles Filologia.

Hizkuntza-gaitasuna: Ingelesa.

–Lanpostu zk.: 4862.

Kidegoa: Unibertsitateko titularra.

Saila: Osasun Zientziak.

Jakintza-arloa: Erizaintza.

Kontratupeko irakasle doktoreen lanpostuak.

–Lanpostu zk.: 4592.

Kategoria: Kontratupeko 1. motako irakasle doktorea.

Saila: Enpresen Kudeaketa.

Jakintza-arloa: Enpresen Antolaketa.

–Lanpostu zk.: 4594.

Kategoria: Kontratupeko 1. motako irakasle doktorea.

Saila: Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa eta Komunikazio Ingeniaritza.

Jakintza-arloa: Seinalearen Teoria eta Komunikazioak.

–Lanpostu zk.: 4599.

Kategoria: Kontratupeko 1. motako irakasle doktorea.

Saila: Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura.

Jakintza-arloa: Landare Ekoizpena.

–Lanpostu zk.: 4607.

Kategoria: Kontratupeko 1. motako irakasle doktorea.

Saila: Soziologia eta Gizarte Lana

Jakintza-arloa: Soziologia

–Lanpostu zk.: 4626.

Kategoria: Kontratupeko 1. motako irakasle doktorea.

Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.

Jakintza-arloa: Estatistika eta Ikerketa Operatiboa.

–Lanpostu zk.: 4641.

Kategoria: Kontratupeko 1. motako irakasle doktorea.

Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.

Jakintza-arloa: Matematika Aplikatua.

–Lanpostu zk.: 4655.

Kategoria: Kontratupeko 1. motako irakasle doktorea.

Saila: Soziologia eta Gizarte Lana

Jakintza-arloa: Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak.

–Lanpostu zk.: 4689.

Kategoria: Kontratupeko 1. motako irakasle doktorea.

Saila: Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa eta Komunikazio Ingeniaritza.

Jakintza-arloa: Teknologia Elektronikoa.

–Lanpostu zk.: 4715.

Kategoria: Kontratupeko 1. motako irakasle doktorea.

Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.

Jakintza-arloa: Estatistika eta Ikerketa Operatiboa.

–Lanpostu zk.: 4717.

Kategoria: Kontratupeko 1. motako irakasle doktorea.

Saila: Enpresen Kudeaketa.

Jakintza-arloa: Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa.

–Lanpostu zk.: 4719.

Kategoria: Kontratupeko 1. motako irakasle doktorea.

Saila: Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa eta Komunikazio Ingeniaritza.

Jakintza-arloa: Teknologia Elektronikoa.

–Lanpostu zk.: 4720.

Kategoria: Kontratupeko 1. motako irakasle doktorea.

Saila: Soziologia eta Gizarte Lana

Jakintza-arloa: Soziologia

–Lanpostu zk.: 4722.

Kategoria: Kontratupeko 1. motako irakasle doktorea.

Saila: Ingeniaritza

Jakintza-arloa: Nekazaritza eta Baso Ingeniaritza.

–Lanpostu zk.: 4724.

Kategoria: Kontratupeko 1. motako irakasle doktorea.

Saila: Ekonomia

Jakintza-arloa: Analisi Ekonomikoaren Hastapenak.

–Lanpostu zk.: 4725.

Kategoria: Kontratupeko 1. motako irakasle doktorea.

Saila: Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa eta Komunikazio Ingeniaritza.

Jakintza-arloa: Teknologia Elektronikoa.

–Lanpostu zk.: 4795.

Kategoria: Kontratupeko 1. motako irakasle doktorea.

Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.

Jakintza-arloa: Konputazioaren Zientziak eta Adimen Artifiziala.

–Lanpostu zk.: 4797.

Kategoria: Kontratupeko 1. motako irakasle doktorea.

Saila: Zuzenbidea.

Jakintza-arloa: Zuzenbidearen Filosofia.

–Lanpostu zk.: 4798.

Kategoria: Kontratupeko 1. motako irakasle doktorea.

Saila: Ekonomia

Jakintza-arloa: Analisi Ekonomikoaren Hastapenak.

–Lanpostu zk.: 4799.

Kategoria: Kontratupeko 1. motako irakasle doktorea.

Saila: Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa eta Komunikazio Ingeniaritza.

Jakintza-arloa: Ingeniaritza Elektrikoa.

–Lanpostu zk.: 4800.

Kategoria: Kontratupeko 1. motako irakasle doktorea.

Saila: Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa eta Komunikazio Ingeniaritza.

Jakintza-arloa: Teknologia Elektronikoa.

–Lanpostu zk.: 4802.

Kategoria: Kontratupeko 1. motako irakasle doktorea.

Saila: Ingeniaritza

Jakintza-arloa: Ingeniaritzako Proiektuak.

–Lanpostu zk.: 4865.

Kategoria: Kontratupeko 1. motako irakasle doktorea.

Saila: Zientziak.

Jakintza-arloa: Zientzia Esperimentalen Didaktika.

–Lanpostu zk.: 4866.

Kategoria: Kontratupeko 1. motako irakasle doktorea.

Saila: Zientziak.

Jakintza-arloa: Kimika Analitikoa.

–Lanpostu zk.: 4867.

Kategoria: Kontratupeko 1. motako irakasle doktorea.

Saila: Soziologia eta Gizarte Lana

Jakintza-arloa: Soziologia.

Iragarkiaren kodea: F2117742