288. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

94E/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 9koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez Elisa Achaerandio Alvira andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Osasun Teknologien Ataleko buru. Atal hori Osasun Teknologien Zerbitzuan dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian.

Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen du atalburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean badago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Elisa Achaerandio Alvira andrea izendatzea, bitarte baterako, Osasun Teknologien Ataleko buru. Atal hori Osasun Teknologien Zerbitzuan dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian. Izendapenak 2021eko abenduaren 10etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau Elisa Achaerandio Alvira andreari jakinaraztea eta igortzea Osasun Teknologien Zerbitzura, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko abenduaren 9an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2117308