288. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

92E/2021 FORU AGINDUA, azaroaren 30ekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Elisa Achaerandio Alvira andrea, Osasun Teknologien Ataleko burua. Atal hori Osasun Teknologien Zerbitzuan dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian.

Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, dagozkidan ahalmenak erabiliz, hala ematen baitizkit otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituenak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Elisa Achaerandio Alvira andrea, Osasun Teknologien Ataleko burua. Atal hori Osasun Teknologien Zerbitzuan dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian. Kargu-uzteak 2021eko abenduaren 8tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da burutzan arituko den azken eguna.

2. Foru agindu hau jakinaraztea Elisa Achaerandio Alvira andreari, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko azaroaren 30ean.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2117307