288. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

37/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 14koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, Javier Domínguez Martínez jauna, kabineteko idazkaria, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19.2. artikuluak xedatzen du kabineteetako kideak libreki izendatuko edo kargutik kenduko dituztela Nafarroako Gobernuko lehendakariak edo kontseilariek. Behin-behineko langile izanen dira funtzio publikoari buruzko legeriaren arabera, eta kargua utziko dute izendatu dituenak kargua uztearekin batera.

Horiek horrela,

AGINTZEN DUT:

1. Javier Domínguez Martínez jauna, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren kabineteko idazkaria, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. 2021eko abenduaren 17a izanen da karguan arituko den azken eguna.

2. Foru agindu hau Javier Domínguez Martínez jaunari, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, bere ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko abenduaren 14an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2117384