288. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

248E/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 9koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, zeinaren bidez Patxi Sáenz Lazcano jauna izendatzen baita Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiko Turismoko Produktuen eta Lurralde Jasangarritasunaren Ataleko buru bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Hala xedatzen baitu, bosgarren xedapen gehigarrian, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak eman du txosten hori.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak (haren bidez zehaztu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak),

AGINTZEN DUT:

1. Patxi Sáenz Lazcano jauna izendatzea, bitarte baterako, Turismoko Produktuen eta Lurralde Jasangarritasunaren Ataleko buru. Atal hori Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusian dago, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuan.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiko Turismoaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko abenduaren 9an.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2117359