288. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea 3. poligonoko 1692. lurzatian hiri-lurzoruaren mugatzeari dagokionez. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2021eko azaroaren 30eko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

ERABAKIA:

1. Hasiera batez onestea Mendabiako Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea 3. poligonoko 1692. lurzatian, Agrícola La Maja SLk sustatua.

2. Espediente osoa jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean atereaz eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan argitaratuz.

3. Bat etorriz Udalaren hirigintzako zerbitzuaren txostenarekin, txostena eskatzea Jurramendiko Mankomunitateari eta Aire Segurtasunerako Estatu Agentziari.

4. Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 29. artikuluak xedatzen duena betez, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren ondorioetarako, espediente osoaren kopia Nafarroako Gobernuaren Ingurumen Zuzendaritza Nagusira bidaltzea, ingurumen txosten estrategikoa eman dezan.

5. Jendaurrean jartzearekin batera, proiektua Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura igorriko da, txosten orokorra eman dezan, Nafarroako Gobernuko departamentuen gogoeta sektorialekin.

Mendabian, 2021eko abenduaren 2an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2117070