288. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Akats materialen zuzenketa 6. banaketa eremuko 1. sektoreko borondatezko birpartzelazio proiektuan

Irunberriko Udalak, 2021eko abenduaren 16an egindako ohiko bilkuran, akatsen zuzenketarako agiri bat onesteko erabakia hartu zuen, helburu duena akats materialak zuzentzea 6. banaketa eremuko 1. sektorearen borondatezko birpartzelazio proiektua, jarduera ekonomikoen eremuan, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk (NASUVINSA) sustatua. Proiektua Udalaren osoko bilkurak onetsi zuen behin betikoz 2020ko abuztuaren 20an, eta 2020ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 27an.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Irunberrin, 2021eko abenduaren 16an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2117785