288. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Deialdia, oposizio bidez bete daitezen Udaltzaingoaren Zerbitzuko udaltzain-agente izateko bi lanpostu (kopurua handitzen ahalko da)

Alkatetzaren ebazpen baten bidez, zeina eratortzen baita deialdi batetik, hain zuzen ere udaltzain-agente izateko bi lanpostu betetzeko deialditik (lanpostuek Uharteko Udalaren Udaltzaingoaren Zerbitzuan dute destinoa, eta kopurua handitzen ahalko da; deialdia argitaratu zen 2021eko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2021eko otsailaren 25ekoan), honako hau hartu zen 2021eko abenduaren 13an:

ERABAKIA:

“1. Iosune Lus Zufía izendatzea Uharteko Udaleko polizia-agente, plantilla organikoan 30.2 zenbakia duen lanpostu hutsaren kargura.

2. Izendapenak 2021eko abenduaren 13tik aurrera izanen du eragina.

3. Agintzea izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, eta igortzea interesdunari eta eragindako udal-arloei.”

Uharten, 2021eko abenduaren 13an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2117390