288. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin udaltzain-agente izateko lanpostu bat. Izendapena

Alkatetzaren ebazpen baten bidez, zeina eratortzen baita deialdi batetik, hain zuzen ere Antsoaingo Udaleko udaltzain-agente izateko bi lanpostu betetzeko eta Berriozarko Udaleko bi lanpostu betetzeko deialditik (deialdia argitaratu zen 2021eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2021eko otsailaren 16koan), honako hau hartu zen 2021eko azaroaren 29an:

ERABAKIA:

1. Mikel Merlo Salinas izendatzea Antsoaingo Udaleko udaltzain-agente: 4011 kodea, “Udaltzaingoko agente”, C1eko hizkuntza-eskakizuna duena.

2. Izendapenak 2021eko abenduaren 13tik aurrera izanen du eragina.

3. Agintzea izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, eta igortzea interesdunari eta eragindako udal-arloei.

Halaber, ezarri zen 2021eko abenduaren 13a izanen zela lanpostu hutsaz jabetzeko eguna.

Antsoainen, 2021eko abenduaren 13an.–Alkatea, Ander Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2117370