288. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

245E/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 9koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Esther Urtasun Galdeano andrea, berak eskatu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Esther Urtasun Galdeano andrea, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiko Turismoko Produktuen eta Lurralde Jasangarritasunaren Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2021eko abenduaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiko Turismoaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko abenduaren 9an.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2117356