288. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

214/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 10ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Luis Miguel Arrondo Martínez jauna Informazioaren Segurtasunari Laguntzeko Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

2021eko abenduaren 9an Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak aipatu txostena eman du; beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. Luis Miguel Arrondo Martínez jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Informazioaren Segurtasunari Laguntzeko Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu hau interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Informazioa Kudeatzeko Atalari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko abenduaren 10ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Iragarkiaren kodea: F2117355