288. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

107/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 1ekoa, Luis Calatayud Yuste jauna Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuetako zuzendariak libreki izendatuko eta kargutik kenduko direla Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko edo hari atxikitako funtzionarioen artetik aukeratuz.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko abenduaren batean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Luis Calatayud Yuste jauna Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendari izendatzea, 2021eko abenduaren 2tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Hezkuntza Departamentuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko abenduaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2117049