1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
528/2021 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Iruñeko “Santa Catalina Labouré” Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuaren baimena azkentzen duena, jarduerari uzteagatik.
Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 796/2010 Ebazpenaren bidez, baimena eman zen Iruñeko “Santa Catalina Labouré” Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuaren irekiera eta funtzionamendurako; horrenbestez, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatu zen.
Ikusirik ikastetxearen titularra den entitateak, “Hijas de la Caridad de San Vicente de Paúl” konpainiak, eskabidea aurkeztu duela ikastetxe horren baimena azkentzeko eskatuz, jarduerari utzi baitzion 2021eko urtarrilaren zazpian.
Ikusirik Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eman duen txostena.
Kontuan hartuz martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren 30. artikuluaren 1. apartatuan ezarritakoa, foru dekretu horren bidez ezarri baitziren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,
EBAZTEN DUT:
1. Azkentzea Iruñeko “Santa Catalina Labouré” Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuaren baimena (31013823 ikastetxe kodea), titularrak berak eskatu baitu jarduerari uzteagatik, 2022-2023 ikasturtearen hasieratik ondorioak izateko, eta ikastetxe horri baja ematea Nafarroako Gobernuko Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan.
2. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2021eko azaroaren 30ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2117036