287. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-P-194

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2021eko urriaren 24an emandako Ebazpenaren bidez, Sociedad Deportiva Recreativa Arenasi ur publikoen aprobetxamendua eman zaio hiru putzutatik ura hartzeko, Ebro ibaiaren eskuinaldean, ibilguen polizia eremuan, lur azpiko Ebroko alubioi lurrak: Tutera-Alagón izeneko 052 ur masan, Mosquera kalean, Tuterako udal-mugarteko (Nafarroa) 1. poligonoko 365. lurzatian, aisialdiko erabilerarako (0,4191 hektareako lorategiak eta berdeguneak eta igerilekua betetzea), Tuterako udal-mugarteko (Nafarroa) 1. poligonoko 365. eta 643. lurzatietan. Urtean gehienez ere 11.759 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,758 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2021eko urriaren 25ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2117254