3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-A-123
Eskaera, honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendu baten kontzesioarena:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Francisco Goñi Mauleón.
Ur-ibilgua: La barranca segunda (Ega ibaiaren arroa).
Hargunearen koordenatuak: ETRS89, UTM-30, X: 789.312, Y: 4.721.075, Z: 1337.
Hargunearen tokia: La barranca.
Hargunearen udalerria: Zufia-Metauten (Nafarroa).
Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,015 l/s.
Uneko emaria, gehienez ere: 0,1 l/s.
Gehieneko bolumena urtean: 80 m³.
Xedea: ureztatzea.
Igorritako dokumentazioaren arabera, hargunea eguzki-kit batekin dabilen ponpa bat erabiliz eginen da, haren bidez urak gorantz eramanez, ureztatu beharreko lurzatian bertan jarriko den 40 m³-ko idoi batera (6. poligonoko 263. lurzatia); idoi horretatik banatuko da ura, 1,16 hektareako boilur-artadi bat mikroaspertsioz ureztatzeko.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre jasotzeko beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.
Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko du alegaziorik ezarritako epean, baina alegaziorik egiteak ez dio ematen egiten duenari espedientean interesduna delako izaera.
Zaragozan, 2021eko azaroaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E2117253