2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 578. lurzatian. Hasierako onespena
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatua betetzeko (72 a) eta 74b artikuluak), aditzera ematen da Udalaren bulegoetan eskuragai egonen dela hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarraian zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Espediente zenbakia: LICOBRMA/2021/18. Sustatzailea: Seila Varas Bueno. Dokumentua: Xehetasun-azterketa. Tokia: Askatasunaren plaza, 1 (1. poligonoa, 578. lurzatia).
Garesen, 2021eko abenduaren 14an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2117401