2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hiri-jarduketarako plan berezia, Iruñeko I. eta II. zabalguneen barne berrikuntzarako plan bereziaren 528. oinarrizko unitatean (Misiolariak). Akats materialaren zuzenketa
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko abenduaren 9an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 09-DIC-21 (2/US).
Ikusirik Monte Bajo Empresarial SLUren eta Misioneras del Sagrado Corazón de Jesús y María kongregazioaren ordezkari Luis Irisarri Nagorek jarritako berraztertzeko errekurtsoa onesteko erabakia; ikusirik, orobat, Iruñeko I. eta II. zabalguneen barne berrikuntzarako plan bereziaren 528. oinarrizko unitaterako (Misiolariak) hiri-jarduketarako plan berezia, zeina 2021eko urriaren 29an aurkeztu baitzen, eta bat etorriz Aholkularitza Juridikoko zuzendariak 2021eko azaroaren 19an emandako txostenarekin,
ERABAKITZEN DA:
1.–Iruñeko I. eta II. zabalguneen barne berrikuntzarako plan bereziaren 528. oinarrizko unitaterako (Misiolariak) hiri-jarduketarako plan bereziaren dokumentuan atzemandako akats materiala zuzentzea. Plana Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2021eko ekainaren 28an.
2.–Espedientea jendaurrean edukitzea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.
3.–Erabaki hau jakinaraztea Monte Bajo Empresarial SLUren eta Misioneras del Sagrado Corazón de Jesús y María kongregazioaren ordezkari Luis Irisarri Nagoreri.
Iruñean, 2021eko abenduaren 13an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L2117400