2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
Kudeaketarako hirigintza-hitzarmena 2. poligonoko 24. partzelan. Hasierako onespena
Goizuetako Udaleko alkateak, 2021eko azaroaren 29ko Ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman zion (prozedura hasteko) Aritz Loiarte Ansarekin sinatu beharreko kudeaketarako hirigintza-hitzarmenaren proiektuari. Proiektuaren xedea da 2. poligonoko 24. partzelaren nahitaezko lagapenaren aprobetxamenduaren gehikuntzaren %10ren baliokidea dirutan ordezkatzea.
LAHFLTBren 24. eta 25. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendeaurrean izanen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Goizuetan, 2021eko azaroaren 29an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2117237