2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Hiri-jarduketarako plan berezia eta diru-lagapena kudeatzeko hirigintza-hitzarmena Zabaldikako 3. poligonoko 3. lurzatian. Hasierako onespena
Esteribarko Udalak, Alkatetzaren abenduaren 13ko Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Juan Manuel Aincioa Aincioak sustatuta, etxebizitza bat antolatzeko Zabaldikako 3. poligonoko 3. Lurzatian; horretarako, eraikigarritasuna handitu eta eraikinaren inguratzailearen lerrokadurak eta sestrak definituko dira. Orobat, hasiera batez onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmena, hirigintza aprobetxamendutik Udalari laga behar zaion %10 diruz ordaintzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin.
Esteribarren, 2021eko abenduaren 13an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.
Iragarkiaren kodea: L2117357