287. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Erreako UB 1, UB 2, UB 3 eta UA 2 eremuan (15. poligonoko 11., 89., 92., 494., 500. eta 501. lurzatiak). Hasierako onespena

Alkatetzaren 2021eko abenduaren 2ko Ebazpenaren bitartez (476. Zk.), hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat Erreako UB 1, UB 2, UB 3 eta UA 2 eremuan (15. poligonoko 11., 89., 92., 494., 500. eta 501. lurzatiak). Plana Pablo Basterra Ederra eta Raul Roncal Ventura arkitektoek idatzi eta Estefanía Orradre Euguik, María Santos Orradre Euguik eta Telesfora Orradre Euguik sustatu dute. (92/2021 espedientea).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin.

Esteribarren, 2021eko abenduaren 9an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2117235