287. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Plangintza eta kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Legasako
3. poligonoko 102., 436., 437. eta 443. lurzatietan.
Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2021eko urriaren 8an egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion Plangintza eta kudeaketako hirigintza-hitzarmenari, Legasako 3. poligonoko 102., 436., 437. eta 443. lurzatietan. Hitzarmena Bertizaranako Udalaren eta Arcelor Mittal enpresaren artekoa da, eta Arcelor Mittalek sustatu du.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatutakoa betez, espedientea jendaurrean jartzen da 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek eskuragarri izango dute espedientea udal-bulegoetan, egoki iritzitako alegazioak egin ditzaten.

Bertizaranan, 2021eko abenduaren 2an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2117073