287. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Aldaketa Eraikingintza ordenantzako arau subsidiarioetan. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Eraikingintza ordenantzako arau subsidiarioetan; zehazki, 3.2 eta 9. artikuluetan (xehetasun-azterketa deritzon hirigintzako tresnaren bidez, zeinak eraikinaren okupazioari eragiten baitio). Arbizuko Udalak sustatu du aldaketa.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin bat, hasierako onespen hori jendaurrean egonen da 20 egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Arbizun, 2021eko abenduaren 2an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2117063