2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MURCHANTE
Epatze deia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka jarritako 21-02081 gora jotzeko errekurtsoan
María Rosario Gómara Ochoak 21-02081 gora jotzeko errekurtsoa jarri du, Nafarroako Administrazio Auzitegian, Murchanteko Alkatetzak 2021eko abuztuaren 5ean administrari-ofizialaren lanpostu bat (katastroa), funtzionarioen izaerakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruz emandako ebazpenaren aurka.
Horregatik, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Murchanten, 2021eko azaroaren 26an.–Alkate udalburua, Luis Sancho Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2117087