1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA: ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, Navarra de Técnicas de Soldadura y Fijación SLk sustaturik.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin, aditzera ematen da espediente horretako dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.
Espedientearen kodea | 0001-0056-2021-000003 |
Instalazioa | Pieza metalikoak estanpatu, mekanizatu eta ebakitzeko zentroa |
Sailkapena | 17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | 1. eranskina / 2.9 |
1/2016 E.L.D, abenduaren 16koa | -- |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | -- |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | -- |
Titularra | Navarra de técnicas de soldadura y fijación SL |
Tokia | 1. poligonoa, 835. lurzatia |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 641.575,000 eta Y: 4.717.568,000 |
Udalerria | Zangoza |
Proiektua | Pieza metalikoak estanpatu, mekanizatu eta ebakitzeko zentroa |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMEN BULEGOA autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | BAIMEN BULEGOA Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan. –Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz. |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Empresa/Documentacion+en+Informacion+Publica.htm |
Iruñean, 2021eko abenduaren 2an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F2117069