286. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. “El Labrador” haize-parkea eta haren ebakuazio-azpiegiturak, Cascanteko eta Tuterako udal mugarteetan (1194-CE).

Nafarroan haize-parkeak baimentzea arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako, jendaurrean jartzen da honako espediente hau:

–Eskatzailea: Enel Green Power España SLU.

–Xedea: jendaurrean jartzea proiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzea.

–Instalazioen deskribapena: 15,86 MW-eko “El Labrador” haize-parkea eta haren ebakuazio-azpiegiturak.

–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/el-labrador-parke-eolikoa-espediente-1194-ce

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari zuzenduak, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko abenduaren 2an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2117225