285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2022ko zerga-tasak

Aranoko Udalak, 2021eko azaroaren 25ean eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:

1.–2022ko udal zergen zerga-tasak 2021. urteko berdinak ezartzea, hau da:

1.1. Lurraren kontribuzioari %0,21eko zerga-tasa ezartzea (Hiri-lurra eta Landa-lurra).

1.2. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko udal zergaren karga-tasa: exekuzio materialaren % 4,5 izango da.

1.3. Hiri-lurraren balio-gehikuntzaren gaineko zergan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak agintzen dituen koefizienteak aplikatzea, eta %20ko tasa.

1.4. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: tarifei 1,4 aplikatzea.

1.5. Zirkulazio Zergaren tarifak aplikatzea.

2.–Erabaki honek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.–Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Aranon, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2117293