285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean (10. ordenantza). Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2021eko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa aipatu udal ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsita geldituko da Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa (10. ordenantza fiskala), eta testu osoa argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2116988