285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMO MINISTERIOA EOI, FSP FUNDAZIOA

Laburpena, EOI, FSP Fundazioak 2021eko abenduaren 13an emandako Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, luzatu zen epea “Industria Conectada 4.0” proiektuaren esparruan Espainiako industriaren eraldaketa digitala sustatzeko helburua duten laguntzen deialdirako eskaerak aurkezteko.

DDBS (identifikazioa): 593521.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/593521).

Bakarra.–Eskaerak aurkezteko epea luzatzea.

Onuradun gehiagok parte har dezaten, erabaki da epea luzatzea, 2021eko abenduaren 22ra arte, egun hori barne, “Industria Conectada 4.0”: (2021–006–Activa 4.0 Navarra) proiektuaren esparruan Espainiako industriaren eraldaketa digitala sustatzeko helburua duten laguntzen deialdirako eskaerak aurkezteko. 268. Estatuko Aldizkari Ofiziala, V-B atala 63296. orrialdea. DDBN (Identifikazioa): 593521.

Madrilen, 2021eko abenduaren 13an.–EOI, FSP Fundazioko zuzendari nagusia, Nieves Olivera Pérez-Frade.

Iragarkiaren kodea: E2117399