285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza, larrialdi sozialeko laguntzak arautzen dituena 2022rako. Hasierako onespena

Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2021eko azaroaren 30ean egindako batzarrean, erabaki zuen hasiera batez onestea Larrialdi sozialeko 2022rako laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten Udal Idazkaritzan eta, nahi izanez gero, aurkez ditzaten bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (lege horren testu indardunaren arabera).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2021eko abenduaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Nuria Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L2117238