285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

2022ko zerga-tasak

Antzingo Udalak, 2021eko azaroaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen xedapenekin bat, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Onestea 2022rako karga-tasak. Hona hemen:

–%0,14ko karga-tasa finkatzea, Lurraren kontribuzioa ordainarazteko.

–%2,80ko karga-tasa finkatzea, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako.

–1,23ko indizea finkatzea, Ekonomia-jardueren gaineko zergarako.

d) %10,30eko karga-tasa ezartzea, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako.

Bigarrena.–Zergaren sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharko diren koefiziente hauek onestea, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, eta Foru Legean xedatutako gehieneko kopuruei jarraikiz:

SORTZEALDIA

0,63

20 urte edo hortik gora

0,06

9 urte

0,58

19 urte

0,06

8 urte

0,51

18 urte

0,06

7 urte

0,36

17 urte

0,06

6 urte

0,21

16 urte

0,06

5 urte

0,06

15 urte

0,06

4 urte

0,06

14 urte

0,11

3 urte

0,06

13 urte

0,13

2 urte

0,06

12 urte

0,13

Urtebete

0,06

11 urte

0,06

Urtebetetik behera

0,06

10 urte

Aipatu koefizienteek ondorioak izanen dituzte iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Hirugarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, ediktuak paratuta, Udaleko iragarki-taulan, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Antzinen, 2021eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L2117312