285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAXES GARAIKO MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 1/2021 aldaketa. Hasierako onespena

Araxes Garaiko Mankomunitateak, 2021eko azaroaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuko 01/2021 aldaketaren espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da aldaketa hau.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuaren eta gastu publikoaren arloetan, garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, udal Idazkaritzan, nahi duenak aztertu, eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Arribe-Atallun, 2021eko abenduaren 7an.–Mankomunitateko burua, José María Amundarain Aranalde.

Iragarkiaren kodea: L2117212