2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Prozedura, herri-lurretako lehorreko lurren loteak eta bigarren eskuko soberakoak adjudikatzeko. Hasierako onespena
Aditzera ematen dizut Tafallako Udalak egin osoko bilkuran, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuela, besteak beste:
“Tafallako Udalaren Osoko Bilkuraren 2021eko azaroaren 30eko erabakia, herri-lurretako lehorreko lurren loteak eta bigarren eskuko soberakoak adjudikatzeko prozedurari hasiera ematen diona.
Tafallako Udalak 2020ko uztailaren 28an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, adjudikatu ziren herri-lurretako lehorreko lurren loteak 8 urterako (lau ereintza), 4 urterako (bi ereintza) eta bigarren eskuko soberakoak urtebeterako (ereintza bat). Aipatu azkenen urtea bukatu denez, bidezkoa da haien adjudikazioa hastea.
Bat etorriz Tafallako udal-mugarteko herri-lurretako ondasunen erabilerari, defentsari, berreskuratzeari eta aprobetxamenduari buruzko ordenantzan xedatuarekin, lehenik erantzun behar zaie lehentasunezko adjudikazioaren onuradun izateko baldintzak betetzen dituztenen eskaerei; ondoren, ezkondu izateagatik edo legez ezarritako izatezko bikotea formalizatu izateagatik; gainerakoentzat, zozketa baztergarria eginen da.
Hori dela eta, bidezkoa da dagokion espedientea bideratzea prozedura berria hasteko, herri-lurretako lehorreko lurren loteak eta bigarren eskuko soberakoak adjudikatzeko.
2021eko azaroaren 23an, Landa Ingurunearen Garapenerako Informazio Batzordeak aldeko irizpena eman zuen.
Horiek horrela, Tafallako Udaleko Osoko Bilkurak
ERABAKITZEN DU:
Lehenbizikoa.–Herri-lurretako lehorreko lurren loteak eta bigarren eskuko soberakoak adjudikatzeko prozedura hastea, bat etorriz Tafallako udal-mugarteko herri-lurretako ondasunen erabilerari, defentsari, berreskuratzeari eta aprobetxamenduari buruzko ordenantzaren bigarren kapituluko bosgarren atalean xedatutakoarekin, eta ezarritako lehentasun-hurrenkeraren arabera.
Bigarrena.–Lehentasunezko eskabiderik aurkezten ez bada, edo aurkezten badira lote batzuk adjudikatu gabe geldituz gero, gainerako eskatzaileen artean zozketa bidez adjudikatu beharreko lote-multzoa handituko dute.
Hirugarrena.–Ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tafallako Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten interesdunei adieraztea hamar egun balioduneko epea dutela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ordenantzan eskatutako agiriak aurkezteko.
Laugarrena.–Erabaki hau helaraztea Landa-ingurumen zaindariari, Zerbitzu Ekonomikoen eta Garapenaren Alorrari eta iragarki-taulari, behar diren ondorioak sor ditzan”.
Tafallan, 2021eko abenduaren 2an.–Udaleko Idazkaria, Nekane Ágreda Arróniz.
Iragarkiaren kodea: L2117257