285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Ordenantza, zeinaren bidez aldatzen den Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

Sartagudako Udalak, 2021eko irailaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza, zeinaren bidez aldatzen den Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Erabaki horren iragarkia 2021eko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 19an, eta biharamunetik hasita jendaurrean egon zen, hogeita hamar egun baliodunean. Alegaziorik aurkeztu ez zenez, ordenantza hori behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitara ematen, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Sartagudan, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

ORDENANTZA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN DEN EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORUAN, LURGAINEAN ETA LURPEAN APROBETXAMENDU BEREZIAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Zioen azalpena

Sartagudako Udalak, 2021eko abuztuaren 11n egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hastea aldaketa Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan, lurzoruko aprobetxamendu bereziak egiteko, mahaiak, aulkiak eta beladoreak jartzeko tasen aplikazioa aldi baterako eteteko (2006ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 15ekoa). Helburua da COVID-19aren pandemiari aurre egiteko ezarritako murrizketen ondorioz Sartagudako ostatuek izandako diru-galerak arintzea.

Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren I. epigrafea (lurzoruko aprobetxamendu bereziak) honela idatzi da:

“I.1. Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro koadro edo zatiki bakoitza: 10 euro m² urtean.

Tasa horren aplikazioa eteten da 2022ko ekitaldi fiskalean”.

Iragarkiaren kodea: L2116990