285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

2022ko zerga-tasak

2021eko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, 2022. urterako zerga-tasak onetsi ziren, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz. Hona hemen:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,18.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,18.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ). (Nafarroako Gobernuak zehaztua).

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %3.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): Nafarroako Gobernuaren tarifak. Salbuetsirik.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta ondoko errekurtsoak aurkezten ahalko dira erabakiaren kontra:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratzen denetik hasita.

Jaitzen, 2021eko urriaren 29an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L2116985