285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2022ko aurrekontua eta plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2021eko azaroaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2022ko ekitaldi ekonomikorako aurrekontu orokor bakarra, bai eta 2022ko ekitaldirako plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda ere.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), Idazkaritzan egonen dira ikusgai onetsitako aurrekontua eta plantilla organikoa, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua eta plantilla behin betiko onetsitzat joko dira, aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan, eta bata kapituluka laburtuta, eta bestea oso-osorik argitara emanen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendabian, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2116992