2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IBARGOITI
2022ko zerga-tasak
Ibargoitiko Udalak, 2021eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea honako zerga-tasa hauek, 2022ko urtarrilaren 1ean indarrean jar daitezen:
Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Obren kostu erreal eta benetakoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua):
• 300.000 euro gehienez. %3.
• 300.000 euros baino gehiago: %5.
• Obren gutxieneko kostuaren oinarria, zergaren likidaziorako:
• Etxebizitzak: 800 euro m² eraiki bakoitzeko.
• Gainerakoak: 450 euro m² eraiki bakoitzeko.
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
1.–Aplikatu beharreko koefizienteak, sortzealdiaren arabera: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.
2.–Karga-tasa: %25.
Lurraren kontribuzioa: %0,15.
Idotzinen, 2021eko abenduaren 9an.–Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2117268