285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Tasak eta prezio publikoak 2022rako

Goizuetako Udalak, 2021eko azaroaren 30ean egindako osoko bilkuran, ondorengo akordioa onartu zuen:

1) 2022. urterako jarraian adierazten diren udal tasa eta prezio publikoen tarifen eranskina onartzea 2021eko baldintza berberetan, espedientean ageri den bezala:

Ura:

Urteko prezioa, etxeko tarifa: 55 euro.

Urteko prezioa, etxekoa ez den tarifa industriala: 110 euro.

Saneamendu kanona: Nilsak 2022rako jartzen duen tarifa.

Agiriak eman eta tramitatzeko tasak:

–Fotokopiak DIN A4: 0,10 euro.

–Fotokopiak DIN A3: 0,20 euro.

–Fotokopiak koloretan DIN A4: 0,50 euro.

–Fotokopiak Koloretan DIN A3: 1,00 euro.

–Planoen fotokopiak (katastroa, Arau Subsidiarioak eta bestelakoak): 1,00 euro.

–Zedula partzelarioak: 2,00 euro.

–Faxa jasotzea (orri bakoitzeko): 0,10 euro.

–Faxa bidaltzea (Nafarroa barnean, orri bakoitzeko): orri bat 1,50 euro, bi orri 3,00 euro, eta hirugarren orritik aurrera 1,00 euro orri bakoitzeko.

–Faxa bidaltzea (Nafarroatik kanpora, orri bakoitzeko): orri bat 2,00 euro, bi orri 4,00 euro, eta hirugarren orritik aurrera 1,50 euro orri bakoitzeko.

–Ziurtagiriak: 2,00 euro.

–Artxiboa kontsultatzea behar duten ziurtagiriak: 8,00 euro.

–Ordainagirien bikoizketak: 1,50 euro.

–Ezgaituen aparkatzeko txartelak ematea eta berritzea: 15,00 euro.

–Arma txartelak: 4,00 euro.

–Ezkontza Zibilak: ezkonkideetako bat Goizuetan erroldatua dagoenean: 70,00 euro.

–Ezkontza Zibilak: bi ezkonkideak Goizuetan erroldatuak ez daudenean: 120,00 euro.

–Jarduera sailkatuaren baimena: 30,00 euro.

–Irekiera baimena: 30,00 euro.

–Jarduera sailkatuen eta irekiera baimenen eskualdatzea: 60,00 euro.

Belar tasa eta zakurrak: 2021. urteko kuota aplikatuko da.

Udalaren atzerako hondeamakina erabiltzeagatiko prezio publikoa: 122 euro eguneko, gehi gasolina.

Herri-lurren aprobetxamendu tasa: 2021. urteko kuota aplikatuko da.

Udal gimnasioaren erabilera: pertsona bakoitzeko 25 euro urteko.

Udal lokalen erabilera tasa:

–Lokalaren erabilera eguneko 3 ordu baino gutxioagokoa denean, eguneko 5 euro.

–Lokalaren erabilera eguneko 3 ordu baino gehiago denean, eguneko 10 euro.

2) Erabaki honek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3) Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Goizuetan, 2021eko abenduaren 2an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2116994