285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKURRA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Ezkurrako Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako baso-aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra Itola (MUP 472) eta Ezkurmendi (MUP 473) alderdietan. Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 30ko 594/2021 Ebazpenaren bidez baimendu zen haren ustiapena. Honela osatuta dago lotea:

–813,10 m³ enbor txiki eta 1.897,24 m³ pago zur (F. Sylvatica, pagoa), 65.048,07 eurotan zenbatetsiak.

Proposamenak baldintza-agirian ezarritako agiriekin batera aurkeztuko dira, gutun-azal itxian, Ezkurrako Udalaren Erregistroan, haren egoitza elektronikoan (https://ezkurra.egoitzaelektronikoa.eus/info.0) edo beste edozein bitarteko erabiliz, 2021eko abenduaren 31ra arte (hau barne). Ondoren, gutun-azalak irekitzeko eguna eta ordua jakinaraziko dira. Proposamenekin batera, aurkeztu beharko da fidantza gisa hasierako prezioaren %2 (hau da, 1.300,96 euro) utzi izanaren gordekina.

Baldintza tekniko eta ekonomiko administratiboen agiria interesdunen eskura dago Ezkurrako Udalaren bulegoetan.

Ezkurran, 2021eko abenduaren 13an.–Alkatea, Miren Jaione Zabalo Juantorena.

Iragarkiaren kodea: L2117367