285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Egiaztapen-kode segurua sortzea

Alkatetzaren 547/2018 ebazpena, ekainaren 21ekoa.

Corellako Udaleko alkate udalburu Gorka Garcia Izal naizen honek, legeriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

Egiaztapen-kode segurua sortzea

Ikusirik ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (lege horrek hizpide du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa), eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure erakundearekin komunikatzeko,

EBAZTEN DUT:

Lehena: Corellako Udaleko egiaztapen-kode segurua sortzea, https://sedeelectronica.corella.es helbide elektronikoan, ezaugarri hauekin:

1. Agiri bakoitzerako sortutako kodea bakarra eta ausazkoa izatea, eta igorlearekin lotura izatea.

2. Segurtasun kriptografikoa izatea, ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuko sistema baten baliokide.

3. Kodea baliatuz irispidea egotea autentifikatutako agirira, egoitza elektronikoaren bidez eta, halakorik badago, hura gordetzen duen artxibo elektronikoaren bidez, agiriak lege ondorioak sortzen dituen epealdi osoan zehar. Pertsonek berehala eta dohainik izanen dute agirirako irispidea.

4. Toki erakundea identifikatutzat joko da, haren Interneteko atarian edo beste irispide-puntu batean haren izenean argitara ematen den informazioari dagokionez, baldin horiek legez egoitza elektronikoak badira.

Egiaztapen-kode seguruak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena: Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Corellan, 2021eko abenduaren 2an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2117094