285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Epatzea, 392/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan. Udaltzainei jaiegunetako lana eskudirutan ordaintzeari buruzkoa da

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da Alkatetzaren 614/2021 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi baita eskudirutan ordaintzea jaiegunetako lana Burlatako udaltzainei.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1., 2. eta 4. zenbakietan ezarritakoarekin bat, interesdunak epatzen dira, 392/2021 prozedura arruntean demandatu gisa ager daitezen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2021eko abenduaren 9an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2117260