285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Ordenantzen aldaketa. Hasierako onespena

Beteluko Udalak, 2021eko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ondotik aipatzen diren ordenantzen aldaketa.

Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Estolderiaren tasa eta ur zikinen arazketakoa arautzen dituen ordenantza fiskala.

Beteluko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Betelun kamioiak eta ibilgailuak, oro har, aparkatzeko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erregelamenduzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean behin betikoz onetsitzat joko da ordenantza.

Betelun, 2021eko abenduaren 2an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L2117086