285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA iragarki honetan: “JENDAURREKO INFORMAZIOAREN BIGARREN TRAMITEA: ‘La Lobera’ haize-parkea, Artaxoa eta Tafallako udal-mugarteetan (1113-CE)”.

Iragarki hori 2021eko 281. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2021eko abenduaren 16koan. Dokumentuak erabiltzean egindako akats material baten ondorioz, haren ordez beste testu bat argitaratu zen F2116801 iragarki-kodearekin. Iragarki hori deuseztatua gelditzen da ondorio guztietarako.

Jarraian, kendu zen iragarkiaren testu zuzena eta osoa argitaratzen da.

Iruñean, 2021eko abenduaren 16an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

“JENDAURREKO INFORMAZIOAREN BIGARREN TRAMITEA: ‘La Lobera’ haize-parkea, Artaxoa eta Tafallako udal-mugarteetan (1113-CE)”.

2021eko otsailaren 4an, eta Nafarroan haize-parkeentzako baimenak arautzen dituen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako ondorioetarako, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak jendaurrean jarri zuen M. Torres Desarrollos Energéticos SLk aurkeztutako eskaera, 25 MW-eko potentzia daukan“La Lobera” haize-parkearen eta haren ebakuazio-azpiegiturei buruzkoa.

Jendaurreko informazioaren tramitea bukatuta sustatzaileak 2021eko otsailean bidalitako informazio osagarria jaso delarik, proiektuaren jendaurreko informazioaren tramitea hasten da bigarrenez.

–Eskatzailea: M. Torres Desarrollos Energéticos SL

–Xedea: jendaurrean jartzea proiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzea.

–Instalazioen deskribapena: “La Lobera” haize-parkea, 25 MW-ekoa, eta ebakuazio-azpiegiturak (“La Lobera” 20/66 kV azpiestazioa eta 66 kV-eko linea elektrikoa “La Lobera” azpiestaziotik “Promotores Tafalla” transformazio-azpiestaziora; “Promotores Tafalla” 66/220 kV azpiestazioa, eta 220 kV-eko linea elektrikoa “Promotores Tafalla” TAEtik “Tafalla” 220 kV TAEra).

–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/lobera-parke-eolikoa-aldatua-espediente-1113-ce

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari zuzenduak (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko azaroaren 25ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2117665