285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

2022rako karga-tasak

Beteluko Udalak, 2021eko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2022. urterako karga-tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Betelun, 2021eko abenduaren 2an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L2117085