285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2021eko 2., 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2021eko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 16an, 2021eko 2., 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesten zituen erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. 2021eko 2., 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsi dira, eta argitara ematen dira behar diren ondorioak izan ditzaten.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aurrekontuko 9250 4820004 partida.

Gizarte lankidetzarako proiektuak: 26.000 euro.

Aurrekontuko 9320 6400001 partida.

Udaletxearen eta udal-eraikinen mantentze-lanak: 30.000 euro.

Aurrekontuko 1510 6000005 partida.

Hiri-altzariak: 170.000 euro.

Aurrekontuko 1510 6000000 partida.

Kaleak zolatzea: 200.000 euro.

Aurrekontuko 34200 4490001 partida.

Ekarpena, Gastizun SLk izan dezakeen defizitari: 75.000 euro.

Aurrekontuko 9200 21600 partida.

Informazio prozesuak: kontserbazioa eta ekipoak: 22.000 euro.

Aurrekontuko 1510 21000 partida.

Erabilera publikoko ondasunen kontserbazio eta konponketa lanak: 40.000 euro.

Aiegin, 2021eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2117298