285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

127/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 29ko 105/2021 Foru Agindua aldatzen duena. Foru Agindu horren bidez onetsi ziren Nafarroako Aurrekontu Orokorrak eta Balantze Kontuak ixteko eta likidatzeko arauak, 2021eko ekitaldirako, bai eta 2022ko ekitaldikoak irekitzeko arauak ere.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak irailaren 29an emandako 105/2021 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Aurrekontu Orokorrak eta Balantze Kontuak ixteko eta likidatzeko arauak onetsi ziren, 2021eko ekitaldirako, bai eta 2022ko ekitaldikoak irekitzeko arauak ere.

MRR eta REACT-EU espedienteak eraginkortasunez kudeatzeko eta 105/2021 Foru Agindu osoan homogeneotasuna eta koherentzia mantentzeko, komenigarritzat jotzen da foru agindu hori aldatzea, foru agindu honen xedapen zatian ezartzen den moduan.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Aldatzen da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 29ko 105/2021 Foru Aginduaren eranskina, ondotik aipatzen diren apartatuetan. Foru agindu horren bidez onetsi ziren Nafarroako Aurrekontu Orokorrak eta Balantze Kontuak ixteko eta likidatzeko arauak, 2021eko ekitaldirako, bai eta 2022ko ekitaldikoak irekitzeko arauak ere. Hau da apartatu horien testu berria:

1.1.1 apartatua. Aurrekontu aldaketak tramitatzeko epea:

2021eko azaroaren 19a izanen da aurrekontu aldaketen espedienteak Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusira igortzeko mugaeguna, edo, kasua bada, kontu-hartzaile delegatuari igortzekoa, salbu aldaketa horiek beharrezkoak badira jada egin diren gastuak aplikatzeko, egun horren aurretik hartutako konpromisoei erantzuteko edo COVID-19 edo MRR edo REACT-EU partiden kargurako gastuak egozteko. Egun horren ondoren egiten diren era guztietako aldaketek beharko dute Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiaren baimena.

1.1.4 apartatua. Aurretiazko tramitazioaren gastuak:

Abenduaren 1a izanen da mugaeguna aurretiazko tramitazioko espedienteak Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzura igortzeko, balora ditzan, salbu eta MRR edo REACT-EU gastuei dagozkienak.

Ekitaldia bukatutakoan ebatzi ez diren gastu espedienteek bidezko diren jarduketei eutsiko diete tramitazioari segida emateko, hurrengo ekitaldiari egotzita.

2. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Parlamentura, Kontuen Ganberara, Arartekoari, Nafarroako Kontseilura, departamentuetako idazkaritza tekniko nagusietara, erakunde autonomoetara, sozietate eta fundazio publikoetara, Kontu-hartze Zerbitzura eta Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzura, Kontabilitate Orokorraren Atalera eta kontu-hartzailetza delegatuetara, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, orok jakiteko eta aplikatzeko.

Iruñean, 2021eko abenduaren 10ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2117381