284. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2022ko tasak eta prezio publikoak

2021eko azaroaren 25ean Udalak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen akordioa onetsi zuen aho batez:

1) 2022ko tasen eta prezio publikoen tarifak onestea. 2021ekoen berdinak izanen dira, hau da:

1.1. Ura.

Urteko tasa; etxeko tarifa: 80,00 euro.

Urteko tasa, bordako tarifa: 50,00 euro.

Urteko tasa; tarifa industriala, merkataritzakoa: 100,00 euro.

1.2. Agiriak luzatu eta tramitatzea.

–Fotokopiak DIN A4: 0,10 euro.

–Fotokopiak DIN A3: 0,20 euros.

–Zedula partzelarioak: 1,20 euros.

–Faxa bidaltzea: 1. orria 1,00 euro, 2.etik aurrera 0,50 euro orri bakoitzeko.

–Ziurtagiri bakoitza: 1,50 euro.

–Konpultsa bakoitza: 0,10 euro.

–Errezibu bikoizketa bakoitza: 1,00 euro.

–Arma txartela: 3,00 euro.

–Desgaituen aparkatzeko txartela ematea eta berritzea: txartelaren kostuaren arabera.

–Txosten Teknikoak, dagokion minutaren arabera.

1.3. Hilerriaren erabilera eta bertan zerbitzu egitea.

–Lurrean ehorztea:

Aranon erroldatuak eta jaioak: 30,00 euro.

Besteak: 300,00 euro.

–Errautsak:

Aranon erroldatuak eta jaioak: 15,00 euro.

Besteak: 150,00 euro.

1.4. Saneamentu kanona: Nilsak 2022ko jartzen duen tarifa aplikatuko da.

2. Erabaki honek 2022 urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3. Aipatu erabakia Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aranon, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2117292