284. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak, 2021eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aguilar Kodesen, 2021eko abenduaren 2an.–Mankomunitateko burua, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L2117064